URKABUSTAIZ EGUNA

Posted by in Sin categoría

URKABUSTAZI EGUNA

Udalerriko jaiegunik garrantzitsuenetako bat da, txandaka ospatzen dena Urkabustaizko herri ezberdinetan. Lan eta Jolas elkarteak herri bakoitzeko ohiko jaiak berraktibatu, mantendu eta bultzatu nahi izan ditu lehendabiziko momentutik eta, aldi berean, euskararen erabilera sustatu, egun horretan egindako jardueretan.  Hirurehun pertsona baino gehiago aritzen dira goiz-goizetik egun osoan zehar gauzatzen diren jarduera ezberdinetan.
2016 urtean Beluntzan ospatu zen uztailaren 2an, 2015ean Oiardon, 2014an Untzaga-Apregindanan, 2013an Goiurin, 2012an Abornikanon, 2011an Abezian, 2010ean Izarran, 2009an Uzkianon eta 2008an, berriz ere, Beluntzan; honetara etenik gabe luzatu delarik 17 urtetatik gora.
Aurtengo 2017 urte honetan, eta denbora lagun dela, Uzkianon ospatuko da.