INAUTERIAK

Posted by in Sin categoría

Neguko solstizioan kokatuta, Urkabustaizko ohiko inauteriak urterik urte liluratzen gaitu iraganetik datozen ekintzekin. Hala ere, elementu gehienak berreskuratu, berreraiki eta lehengoratu egin dira, denboraren joan-etorriek eta debekuek eragotzita, baina beren-beregi dituen gizarteak mantendu egin ditu, gizartearen beraren ondare birbizitua izanik.

Inauteriak edo haratuzteak, data ezberdinetan izaten dira urtetik urtera, udaberriko lehendabiziko ilargi betearen inguruan egindako kalkulu matematiko batzuen arabera. Kalkulu-sorta berean oinarrituta, lortu ahal dira Aste Santuko datak eta Erramu igandearen aurreko berrogei egunak eta Garizuma garaiaren bezpera, beste garai batean Haratuzteen gehiegikeriaren puntu gorena markatzen zuen eguna eta, itxura denez, kristau printzipio eta jarraibideen zeharo aurkakoa.