GAZTELEKU – JOLASTXOKO

Posted by in Sin categoría

Izarra herrian kokatzen den Gazteleku-Jolastxoko, Urkabustaizko ume eta gazteentzat pentsatutako errekurtso bat da. Jarraian aurkeztuko den proiektu hau, begirale titulua daukagu begirale nahiz koordinatzaile Urkabustaiztarren artean sortu dugu horrekin hainbat helburu espezifiko lortzeko: alde batetik, gure inguruneaz gozatzeko aukera eman nahi diegu erabiltzaileei ezagupenak konpartitzen bai eta gure bazterren historia ikasten. Beste aldetik, gure etxeetatik gertu dagoen naturarekiko maitasuna transmititu nahi diegu eta ingurumena zaintzen irakatsiko diegu.

Funtsezkoa ikusten dugu ume eta gazteez aparte, haien senide, lagun zein irakasleen harremanak indartzea eta horretarako eta herri txiki batean bizi garela aprobetxatuz, sare haundi bat sortu nahi dugu sortzen diren bizipen zein arazo guztiak konpartitu ahal izateko eta denon artean laguntzeko aukera izateko.

Horrela, herriko baliabideak ezagututa, horietaz baliatuko gara gure lehen mailako diren helburuak lortzeko, beste batzuen artean, herriko gazteenak genero berdintasunean heztea, aniztasun funtzionala eta pertsona guztien integrazioa eta, beti presente daukagun gure hizkuntza, euskara.

Urkabustaizko negua luzea dela dakigunez, eta gaztetik kalean hotza pasatzea zer den ongi ezagutzen dugunez, ezin genuen proiektu hau sortzearen aukera pasa eta gure etorkizuna diren ume zein gazteek berriro hori bizi ez dezaten, ilusio handiz prestatutako egitasmoa aurkezten dizuegu zuen oniritzia lortu dezan.